Granadina

Granadina
Almibar eta cocktail garnish (en) Itzuli

Granadina[1] azukrearekin eta mingranondoekin egiten den alkoholik gabeko edaria da.[2]

Granadina gozotzeko eta kolorea emateko kokteletan erabiltzen denez, edari alkoholdun batekin nahastu ohi da. Horrela sortu dira zenbait koktel ezagun, tartean Sex on the Beach edota Tequila Sunrise.

Freskagarri gisa ere har daiteke, soda edo urarekin konbinatuz (neurria 1/7 granadina eta 6/7 soda edo ura da). Granadina izozkiei eta beste postre batzuei zaporea emateko ere erabil daiteke.

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Favre, Joseph. (1905). Dictionnaire Universel de Cuisine Pratique : Encyclopédie Illustrée D'Hygiène Alimentaire. Paris, 1088 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search